Txapelak banatu dira Elizondoko Santiago eguneko herri kirol saioan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 27a, 07:14

Maika Ariztegi suertatu da Nafarroako txapeldun koxkor biltzea eta Itxaso Onsalo aresoarra Euskal Herrikoa arpanan

Elizondon Santiago egunez jokatutako herri kirol saioan, Nafarroako eta Euskal Herriko txapel bana eskuratu dute eskualdeko emakume kirolariek. Iturengo Maika Ariztegi Nafarroako txapeldun suertatu da koxkor biltzen eta Aresoko Itxaso Onsalo, Euskal Herriko txapeldun arpanan, Villabonako Leire Astiazaranekin bikote eginez. Gizonezkoen Nafarroako koxkor biltze txapelketako finalean uztailaren 29an Beran ariko den boskotea ere erabaki da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun