Nafarroako erremonte txapelketako partidak jokatuko dituzte uztailaren 27an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 25a, 12:18

Ortzirale arratsaldeko 7:30ean hasita lehen mailako eta promozio mailako partida bana izanen dute Baztan pilotalekuan 

Nafarroako erremonte txapelketaren baitan, uztailaren 27an Elizondon jokatuko dituzte partidak (19:30). Lehen mailan,  Iruritako Gorka Urtasun eta Barrenetxea IV.a, Urriza eta Azpirozen kontra ariko dira eta promozio mailan, Eloy Garcia doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarra, Barricart eta Olanoren kontra. 

Irailaren 21ean Donezteben izanen dira partidak (19:00). Lehen mailan, Uterga-Etxeberria III.a, Ezkurra II.a-Ionen kontra eta promozioan, Eloy-Juanenea, Aldabe-Martirenaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun