Gorka Urtasunek min hartu du Galarretan eta banakako txapelketatik kanpo gelditu da

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 18a, 08:50
Gorka Urtasun ez zuen suerterik izan asteartean Galarretan.

Goikoetxea V.ari 21-19 irabazten ari zela gerrialdean zaintiratua izan zuen eta partida utzi behar izan zuen 

Ez zuen suerterik izan Gorka Urtasun iruritarrak Galarretara itzultzerakoan. Buruz buruko partida 21-19 irabazten ari zen Goikoetxea V.aren kontra, baina min hartu zuen gerrialdean. Ez du larria ematen, baina partida utzi egin behar izan zuen eta, beraz, ez du aurten buruz buruko txapelketan parte hartzeko aukerarik izanen.

 

Galarretan jokatutako bertze bi partidetan, Garcesek 30-28 irabazi zion Arruarteri eta Aldabek 30-18 Labakari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun