Aitzinetik Garces Arruarteren kontra ariko da eta ondotik, Aldabe Labakaren kontra. ‘Win or go home’ partidak izanen dira oraingoan ere, hau da, ‘irabazi edo etxera’, beti ere, Kutxabank buruz buruko txapelketarako txartel baten bila.
Goikoetxea V.a izanen du arerio
Lau urte baino gehiago joan dira Gorka Urtasunek Galarretan azken aldiz jokatu zuenetik. Orain, erremonte profesionalera bueltatu da, baina uztailaren 17an, astearte arratsaldeko 4:30ean hasita jokatuko den jaialdian bueltatuko da Galarretara. Buruz buruko txapelketan jokatu ahal izateko lehian hiru partida jokatuko dituzte, horietako bigarrena Iruritakoak Goikoetxea V.aren kontra jokatuko duena.
Aitzinetik Garces Arruarteren kontra ariko da eta ondotik, Aldabe Labakaren kontra. ‘Win or go home’ partidak izanen dira oraingoan ere, hau da, ‘irabazi edo etxera’, beti ere, Kutxabank buruz buruko txapelketarako txartel baten bila.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.