Guztira hamabi elkarrizketa egin dituzte: Eskisabel, Jon Andoni del Amo soziologoa, Gaztea irratiko Itziar Alduntzin, Niko Etxart, Mixel Ducau... Gaur egungo taldeei ere ahotsa jarri diete eta irudiz hornitu dute ordu erdiko dokumentala.
Patxi Irigoien erratzuarrak zuzendu du dokumentala
Kanaldudek eskatuta, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek, gradu amaierako lan gisa, dokumental bat egin du. Egileek, Patxi Irigoienek, Josu Artutxak eta Iñigo Otaegik, rockak Euskal Herrian izan duen garrantzia aztertu dute. Gaur 18:00etan eta igandean 20:00etan Kanalduden ikusi ahalko da, eta laster eitb nahieran paratuko dute, nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan.
Guztira hamabi elkarrizketa egin dituzte: Eskisabel, Jon Andoni del Amo soziologoa, Gaztea irratiko Itziar Alduntzin, Niko Etxart, Mixel Ducau... Gaur egungo taldeei ere ahotsa jarri diete eta irudiz hornitu dute ordu erdiko dokumentala.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.