400 euroko sariaz gain, udazkenean Elizondon eginen den lehiaketako kartela eta eskuorriko azala apainduko ditu
Baztanen egitenden piriniotar arrazako behi-azienda lehiaketa enkante nazionalak 31. edizioa beteko du udazken honetan. Aitzaki horrekin, bigarren aldiz Piriniotar behi arraza eta bere ingurua izeneko argazki lehiaketa egin dute. Uztailaren 5ean jakinarazi dituzte saridunak eta 400 euroko lehen saria Maddi Barber Gutierrezk irabazi du. 200 euroko bigarren saria Carlos De Cos Azkonak irabazi du eta 100 euroko hirugarren saria Alfonso Guinea Fernandezek. Diru sariaz gain, Barberen lana lehiaketako karteleko irudia izanen da, baita urtero bezala sortuko duten eskuorriko azala ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.