Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa landu dute Elizondo Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 6a, 08:45
Mekanizazio departamentukoek, 3D inprimagailu bat diseinatu eta fabrikatu dute Diego Perez ingeniariaren laguntzarekin.

Bertzeen artean, Mekanizazio departamentuak 3D inprimagailu bat diseinatu eta fabrikatu du

Irakaskuntzan erabiltzen diren metodologia berriak aplikatzen hasiak dira Elizondo Lanbide Eskolan. 2017-18 ikasturtean hainbat proiektu burutu dira Metodologia Aktiboak erabiliz. Bai ikasle eta baita irakasleentzat ere erronka bereziak izan diren proiektuak izan dira, konpromiso handia eskatzen dutelako.

 

Administraritza departamentuan aste batez ikasleek eskualdeko hiru sektoretako enpresa sarearen ezagutzea izan da erronka, txostenak, mapa interaktiboa eta web orri bat sortuz guzti hau erakusteko.

Turismo departamentukoek hotel baten sorrera eta honen funtzionamendua simulatzen zuen proiektua burutu zuten, eta Nafarroako lehiaketa batean parte hartu zuten.

Erizaintza departamentuan ezaguna den kantari batek San Ferminetan izandako zezen harrapaketa aitzakia interbentzio protokoloen irudi eta txostenak bildu zituzten.

Mekanizazio departamentukoek, 3D inprimagailu  bat diseinatu eta fabrikatu dute Diego Perez ingeniariaren laguntzarekin.

Metodologia berri hauek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzen duten teknikak izanik, Elizondo Lanbide Eskola buru-belarri sartu da arlo honetan eta espero dute «datorren kurtsoan erronka berriak izanen ditugula zuei erakusteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun