Horrela, jarduera ekonomiko berriak hasi nahi dituzten nekazari eta interesdunen eskura uzten da azpiegitura hori, inbertsio handirik egin gabe, buruan dituzten negozio ideiak saiatzeko. Azpiegitura erabiltzaile desberdinen artean elkarbanatzen dute, horretarako egutegia eta ordutegia finkatuz; gehienez lau urtez erabiltzeko eskubidea dute, epe horren ondotik, proiektuarekin aitzinerat segitzeko edo dena bere horretan uzteko erabakia hartu beharra dute.
Adecuara elkarteak Jakakoaz gain, Biescasen bertze haztegia du. Biak ere Europako Leader funtsekin finantziatuak.
Baztanen aspaldi dabiltza horrelako ideiarekin, horregatik, gaurkoan ordezkaritza zabala hurbildu da harat: Joseba Otondo alkatea, Baztango Zaporeakeko Itziar Larratxea, Lorentzo Sarratea eta Jesus Angel Gartzia, Marian Zestau Cederna-Garalurreko teknikaria eta Iratxe Rekalde. Arantxa Arregi Lursareako -Nafarroako iraunkortasunaren agentziako- arduraduna ere bertan zen. Mintzaide berriz, Adecuarako teknikariak eta haztegi proiektuaren sustatzaileak izan dituzte.