Promozio txapelketako partidan, Eloy Garcia doneztebarrak eta Aritz Juanenea saldiastarrak 35-28 irabazi zieten Barricart eta Otanori. Jaialdia ADANOren aldekoa zen.
Nafarroako erremonte txapelketak atseden hartuko du uztailaren 20ra bitarte. Lehen mailako txapelketan, Uterga eta Etxeberria III.ak, Urtasun eta Barrenetxea IV.aren kontra jokatuko dute orduan.