Elikadura burujabetza eraikitzeko tokian tokiko politiketaz aritu dira Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 2a, 08:35
Larunbat goizean Nahia-inguru interesgarria izan zuten Elizondoko Arizkunenean.

‘Baserritik mundear: gure elikaduraren etorkizuna jokoan’ ikastaroak asteburuko egonaldia egin du Baztanen

EHUren Hegoa institutuak eta EHNE Bizkaiak antolatzen duten Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan ikastaroak asteburuko egonaldia egin du Baztanen eta horren barnean, larunbat goizean mahai-ingurua egin zuten Elizondoko Arizkunenean. 

 

Elikadura burujabetza eraikitzeko tokian tokiko politikak aztertzeko asmoarekin, Baztango esperientziak ezagutzeko Ana Iriarte, Baztango Zaporeakeko kidea, Aitor Azkarate Hazitik Hozie elkarteko kidea eta Joseba Otondo alkatea gonbidatu zituzten. Beraiekin, Nafarroan egiten ari diren gogoetetaz aritzeko Etxalde mugimenduko Gotzone Sestorain aritu zen. Nolanahi ere, Peter Rosset Via Campesinaren nazioarteko batzorde tenikoko kidearen parte hartzea bereziki aipagarria da. Estatuan barna egiten ari den bisitaldia Baztanerat etortzeko aprobetxatu zuen eta, horrela, Agroecología. Ciencia y política bere azkeneko liburuaz mintzatu ahal izan zen.  Rosseten erranetan, tokiko elikadurak zentzu osoa hartu dezan agroekologiaz eta lurraren eskuragarritasunaz aritu beharra dago. Nekazariak eta komunitateak kontuan hartzen ez baditu, guztiz desitxuratzen da.

Egonaldiak ortzegunetik igandera iraun du eta Amaiurko herriko etxeko aterpetxean egon dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun