Azpilkuetan ere sanferminak ospatuko dituzte inon baino lehenago

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 3a, 06:45
Azpilkuetan ere gogotsu ospatzen dituzte Sanferminak.

Ekitaldi ugari prestatu dituzte uztailaren 4tik 7rat eta hondar egunean, gazte bazkaria eta tortillada izanen dituzte

Ekitaldiz gainezka dator Sanfermin bestetako egitaraua Azpilkuetan ere. Asteazken arratsaldean botako duten txupinazoarekin hasita, lau egunez besta giroa zabalduko da herrian.

 

ASTEAZKENA, UZTAILAK 4 BESTEN HASIERA

• 18:30ean txupinazoa bestei hasiera emateko.

• 19:00etan haurren pilota txapelketa. Ondotik, frontenis txapelketako finala.

• 21:30ean Baztan Zopak Joxe Angel Elizaldek alaiturik.

 

ORTZEGUNA, UZTAILAK 5 HAUR ETA HELDUEN EGUNA

• 11:00etatik aitzinera puzgarrietan jostatzeko aukera izanen dute frontoian.

• 16:30ean herriko mus txapelketa.

• 17:00etan txokolatada eta aurpegi margotzea eta jostatzeko aukera gehiago ttikienendako.

• 20:00etan Los Tajudos del Norte mariatxi taldearekin dantzaldia.

 

ORTZIRALEA, UZTAILAK 6 ZIKIRO JATE EGUNA

• 08:00etan sua piztea.

• 09:00etan gosaria.

• 14:30ean zikiro jatea, Joxe Angel Elizaldek alaiturik.

• 21:00etan zikiro afaria eta ondotik dantzaldia Joxe Angel Elizalderekin.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 7  SAN FERMIN EGUNA ETA GAZTEEN EGUNA

• 12:00etan luntxa herriko elkartean.

• 14:00etan gazte bazkaria.

• 21:00etan tortillada

• 00:00etan Hauspolariek taldearekin dantzaldia eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun