Elizondoko Aise elkartean sortutako Aparjei garagardogileak taldeko kideek ikasitakoa bertaratutakoekin elkarbanatu zuten lehenik ekainaren 1ean. Horrela, maltarekin egiten den Belgian pale ale garagardoaren azalpenak eman zituzten: malta ur beroan beratu, orantza eman, otsaihen edo lupuloarekin irakin, hoztu, hartzitzeko ontziratu… Behin ontziraturik aste batez hartzitzen utzi zuten eta ondoko ortziralean garagardoa botilaratu zuten ekainaren 8an. Hiru asteren ondotik, botila horietan ondu den garagardoa probatuko dute ortzirale arratsean Gamioxarrean, afari batean.