Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartelak ere berak egin ditu
Pello San Millanen kartela izan da Elizondoko Bestak iragartzeko aukeratua eta 200 euro jaso ditu saritzat. Bertzalde, aurten ez da Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartel lehiaketarik egin; horren ordez, bertakotasuna bultzatu nahian, bertako egileen portfolioak bildu zituzten. Horien artean Pello San Millanena aukeratu zuten, eta bertzeak heldu den urteko hautagaiak izanen dira; urtez urte egilea aldatzea baita asmoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.