Irekiera ekitaldia herritar guztiei zuzendua dago. Josu Txueka historialariak eta Bittori Etxeberriaren biografia egileek hitza hartuko dute. Sarrerako hitzak, berriz, Joseba Otondo alkateak eginen ditu.
Alava Sareaz bi hitz
Bittori Etxeberria elizondoarrarekin batera, Itziar Mugika, Tere Verdes eta Delia Lauroba izan ziren 1936tik aitzinera Alava Sarea elkartasun-sarea ardaztu zutenak. Luis Alava izan zen erakundeko ordezkari-arduraduna eta 1940-1941 bitarteko neguan, Sarea erori zelarik, sumarisimoki epaitu zituzten. Ondotik, 1943ko maiatzaren 6an, hil zuten Luis Alava.