Elikadura burujabetza hizpide Elizondon, ekainaren 30ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 26a, 10:16

Arizkunenean bilduko dira, 12:00etan

Euskal Herriko Unibertsitatearen Hegoa institutuak antolatzen duen masterreko ikasleak ekainaren 28tik uztailaren 1era Baztanen bilduko dira. Bien bitartean, ekainaren 30ean, larunbatean, elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia izanen dute Elizondoko Arizkunenean, 12:00etan. 

Peter Rosset (La Vía Campesina); Aitor Azkarate (Hazitik Hozie); Ana Iriarte (Baztango Zaporeak); Joseba Otondo (Baztango alkatea); eta Gotzone Sestorain (Etxalde- Nekazartza Iraunkorra) izanen dira hizlari.

Elizondon, zonaldean ekoizten diren elikagaiak bertan kontsumitzea probesten duten esperientzia eta proposamenak biltzen direnez, hainbat eragile sozialek Baztanen lanean diharduten proiektuak aurkeztuko dituzte. Aurkezpen horien bidez, agroekologian sakontzeko mugimendu eta antolakuntza sozialek duten garrantzia ulertaraztea izanen dute helburu. Gainera, Peter Rossetekin, perspektiba horrek XXI. mendeko mundu mailako gizarte, ekonomia eta ingurumen erronkei aurre egin diezaiekeela ikusaraziko dute, Agroecología, ciencia y política liburuan aurki ditzakegun gogoetekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun