San Joan bezperan giro ederra izan dute Berroetan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 09:41

Urtero bezala, Berroetako plazan suak piztu zituzten San Joan bezperan. Herritarrak saltoka ibili ziren, eta jende andana hurbildu zen plaza bazterrera. Ondotik, xingar eta gasna jatea egin zuten. Solasaldi goxoan egon ziren ordu luzez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun