Erratzuko bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 06:00
Izpegiko igoerak kirola eta umorea uztartuko ditu bederatzigarren urtez.

Ortzegun eguerdiko txupinazoaren eta ezkil-jotzearen ondotik pintxo potea, gazteen bazkaria eta Izpegiko IX. Igoera izanen dituzte

Ekainaren 28an, ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin eta ezkil-jotzearekin hasi eta igandeko zikiro-jatea bitarte, lau eguneko besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Erratzun.

 

Ekainak  28, ortzeguna

10:30 Haur jokoak eta puzgarriak. 12:00 Txupinazoa eta ezkil jotzea. Ondotik, pintxo potea herriko ostatuetan barna. 14:00 Gazte bazkaria Izpegin (apuntatzeko Zubi Punta ostatuan). 17:00 Izpegiko IX. Igoera. Bertan, txokolatada eta sari banaketa. 20:30 Presoen aldeko elkarretaratzea. 21:00 Baztan zopa herrikoiak plazan (txartelak salgai herriko ostatuetan). 23:30 Dantzaldia Fidel akordiolariaren eskutik.

 

Ekainak 29, ortziralea

10:00 Argisoinuak. 11:00 Meza. Ondotik mutil-dantzak, haurren dantza saioa eta luntxa plazan. 17:00 kuadrillen arteko II. desafioa, Baztan Treken eskutik. 19:00 Txamukos mariatxiak plazan. 20:30 Mutil-dantzak, gaiteroak eta larrain-dantza. 21:30 Gazte afaria Kastonea ostatuan. 23:30 Kontzertuak plazan: Etsaiakeroak, Dama eta Modus.

 

Ekainak 30, larunbata

10:00 Argi soinuak. 11:30 Asier Kidam Magoa Erratzuko frontoian. 12:30 Erratzuko haurren V. frontenis txapelketako finalak. 14:00 Bazkari herrikoia kanpineko ostatuan. 17:30 Pilota partidak. Master Cup Txapelketako finalistak: Olatz Arrizabalaga-Patri Espinar vs Eneritz Arrieta-Leire Etxaniz. Xala-Berjera vs  Aritz Lasa-Mikel Beroiz. Ondotik, Emaztekien Frontenis Txapelketako finalak. 19:30 Dantzaldia plazan Gabenara taldearekin. 20:30 Mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza. 23:30 Dantzaldia plazan Gabenara taldearekin.

 

Uztailak  1, igandea

10:00 Argisoinuak, herriko trikitilari eta pandero-joleekin. 11:00 Pilota partidak Gorostapolon. Ondotik zintzur bustitzea. 14:00 Zikiro jatea plazan, Hauspolariek taldearen eskutik. 20:30 Mutil-dantzak, gaita eta Larraindantza. 22:00 Dantzaldia Iparlan Frantxixkoren eskutik. 21:00 Kontzertua Zubi Puntan. 01:00 Ziztor & Karton plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun