Sua San Joan bezperan eta loreak San Joan egunean Zigan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 25a, 16:28
Sua Zigako elizaren aitzinean.

Ekainaren 23an, larunbat iluntzean ospatu zen San Juan mezperako sua Zigan. Lehenik, elkarrekin plazan afaldu zuten eta gero, saltoka ibili ziren “San Juan sua, ona barnera, gaixtua kanpora, sarna fuera” kantatuz. Igandean, berriz, San Joan loreak eraman zituten mezara bedeinkatzera. Izanen da lore horiekin ugenduak egitea pentsatu duenik ere. Batzuek eta bertzeek, eguraldia lagun, ederki pasa zuten San Joan eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun