Gonbidatuen artean hiru profesional ezagunek parte hartuko dute: Lucie Geffre artista frantsesak, Jose Luis Franchez Apezetxea Principe de Vianako Printzeko arkitektuak eta Jose Maria Hualde y Ruiz de Gamiz bildumagile eta arte maitaleak.
Arte Jardunaldiak arte jakintzak eskuratu nahi dituzten ikasleentzako dira. Hala nola, Arte Plastikoen Batxilergoko ikasleentzat, Arkitektura Eskolakoentzat, Arte Ederretakoentzat, Gizarte Lanen ikasleentzat Diseinukoentzat, Arte Historiakoentzat eta gisako bertze hainbat gaietan ari direnentzat. Horrekin batera, zaletasuna edo lanagatik arte plastikoen munduan hasten diren bertze edozeinek ere parte hartzen ahal izanen dute.
Izen-ematea
Jardunaldietan parte hartzeko 83 euro ordaindu beharko dira eta horrekin antolatutako ekintza guztietan parte hartzeko aukera izanen da, baita 28ko bazkari eta afarian ere.
Izena emateko epea zabalik dago eta interesatuek ekainaren 30era arteko epea izanen dute horretarako, beti ere muga gainditu arte. Izena ematearekin batera, 45 euro ordaindu beharko dira Patrimonio para jovenesen kontu korrontean. Behin hori egin ondotik, Patrimonio para jovenesek baieztatzeko e-mail bat bidaliko du eta onartuak izan direnek abuztuaren 21era arteko epea izanen dute parte hartzeko falta den diru kopurua ordaintzeko, hau da, 38 euro. Parte-hartzaileen onarpena inskripzio ordena jarraituz erabakiko dute. Informazio gehiago: patrimoniojovenes@gmail.com edo lg@luciegeffre.com.
Egitaraua
Abuztuaren 28ko goizean, erretratuari buruzko marrazketa tailerra eginen dute Lucie Geffrerekin. Bazkaldu ondotik, arratsaldean, Iruritara bisita gidatua eginen dute Jose Luis Franchezekin. Segidan mintzaldia eta mahai-ingurua izanen dira. 20:30ean Iruritako Jauregira bisita eginen dute Jose Maria Hualderekin eta gero afaria eta mintzaldia izanen dituzte.
Abuztuaren 28an, berriz, goizez, erretratuari buruzko marrazketa tailerra eginen dute Lucie Geffrerekin. Arratsaldean, nahi duenak Elizondora eginen den bisitan parte hartzeko aukera izanen du.