Koteto Ezkurrak erremontea utziko duela iragarri berritan, erremontearen munduan baikor hartu dute Urtasunen itzulera. Inor ezin daiteke Ezkurrarekin konparatu, baina Urtasunek erremontea utzi zuenean, aurrelarien artean onenen artean zegoen, batez ere frontoi laburrean. Horren erakusgarri, Labriten jokatu zituen Eguberrietako buruz buruko lau txapelketak irabazi zituen. Duela hilabete batzuk, Erremonte Fundazioarekin harremanean jarri zen Iruritako aurrelari bizia eta itzultzeko ateak ireki zizkioten. Oriamendi 2010 enpresarekin lanean hasi zen, itzultzeko entrenamentuak egiten. Oinarrizko prestaketa fisiko bikaina dauka Urtasunek eta entrenamentuetan jokoz ere ongi dabilera erakutsi du, beraz, pentsatzekoa da berriz ere erremonte zaleak gustura utziko dituela bere jokuarekin.