Baztan Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 10a, 11:56
Baztan Musika Eskolan izen-ematea zabalik dago 11tik 15era bitarte

Asteartean, ekainaren 12an, dute hitzordua, 17:30ean, Elizondoko zahar-etxean

Hilaren 12an, asteartean, Baztango Musika Eskolako ikasleen doinuek girotuko dute Elizondoko zahar-etxea. Ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratzeko aukera izanen dute 17:30ean.

 

 

Matrikulazio epea

Aste horretan berean, ekainaren 11tik 15era bitarte, matrikulazio epea irekiko dute. Hala, musika eskolan izena-eman nahi duten ikasleek 15:00etatik 18:00etara izanen dute aukera, Musika Eskolako bulegoan. Akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina eta txistua ikasteko aukera ekaintzen dute.Helduentzako saioak ere eskaintzen dira (bai musika hizkuntza, bai eta harmonia edo aipaturiko instrumentuetan trebatzeko ere). Irailean bertze epe bat irekitzea aurreikusi dute, 3tik 7ra bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun