Lehendabiziko solairuan, berriz, 56 bazkidek elkartea sortu dute. Horretarako, bi urtez moldaketa lanetan aritu dira, buru-belarri. Era berean, bazkide bakoitzak auzolanean jarduteaz gainera, 1.500 euro ordaindu behar izan ditu. Azkenik, bigarren solairua Erabilera Anitzetarako Aretoa izanen da. Horrela bada, zeinahi ekitaldi antolatzeko aterpea izanen du herriak.
Elkartea hilaren 2an, larunbatean, inauguratu zuten. Bertsoak, dantzak eta bi urtez egindako auzolanetako irudiak izan ziren ikusgai. Ondotik, elkarteko kideek bazkaria izan zuten.