Frontoi gibeleko belarrak eta huntz hostoak kentzen aritu ziren
Ekainaren 2an, auzolana izan zuten berriz ere Anizen. Aitzineko aldian akitu gabe utzi ziren lanak akitu, handituak zeuden belar eta sasiak moztu eta xangeriak garbitu ziren. Horrez gain, lehenbiziko aldiz Anizko haurrak ere aritu ziren auzolanean: frontoi gibeko belarrak kentzen, paretan goiti hedatzen ari ziren huntz hostoak kentzen...Ondotik haur, gazte eta heldu, denak batera tragoa hartzera joan ziren elkartera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.