Horrela Txomin Petrikorenak maltarekin egiten den Belgian pale ale garagardoaren azalpenak eman zituen: malta ur beroan beratu, orantza eman, otsaihen edo lupuloarekin irakin, hoztu, hartzitzeko ontziratu… Denera bortz ordu inguruko lanaldia; baina garagardo desberdinak dastatzeko eta mokaduak tartekatzeko astiarekin.
Behin ontziraturik aste batez hartzitzen utziko dute eta ondoko ortziralean garagardoa botilaratuko. Azkeneko hitzordua ereiaroaren 29an izanen da, eta egindako garagardoa dastatzeko aukera izanen dute.