Organoen dohaintzari buruzko solasaldia hasteko Itxaropena filma proiektatuko dute. Segidan, emaile izatean bizi ditzaketen hainbat egoera azalduko dituzte, eta horretarako, hildako baten gibelarekin eta bizidun batenarekin transplatatuta daudenek bere istorioa kontatuko dute. Gibel zati bat eman duen pertsona batek bere bizipenak ere azalduko ditu.