Arizkungo Jubilotokiaren harrera ikusirik, ekainaren 6an Erratzuko Lixutegia Etxean izanen dute irekiera. Lehendabiziko asteazkenean jubilotokiaren nondik norakoak azaltzeko bilera eginen dute. Hilaren 6an joaterik ez duenak, astelehenean, ekainaren 4an, Elizondoko Arizkunenea etxeko Jubilotekan, 16:00etan izanen den saio informatibora joateko aukera ere izanen du.
Ekainaren 13an hasiko dira saioak. Asteazkenero 16:30etik 19:00etara bilduko dira eta jubilotekara joan nahi dutenak etxean biltzeko aukera ere eskainiko dute. Izen-ematea Erratzuko osasun etxean, 948 453388 telefonora deituz edo Jubilotokiko arduradunarekin harremanetan jarriz (659 849570) egin daiteke.