Artaxoako musika bandako musikariak eta bertako, Iruñeko eta Tuterako gaitariak lagun, Baztango dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten ikusleek. Antzerkia, dantza, musika eta historia uztartzen dituen Herriko Doinuak lana ikusteko aukera izan zuten frontoia lepo bete zuten ikusleek. Julian Romano (1831-1899) gaitaria eta herri musikaren konposatzailea gogoratu nahi izan zuten.