Xaman bat atxilotu dute Baztanen, substantzia bat eman ondotik emakume bat bortxatzeagatik

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 29a, 07:26

Baztango Talde Feministak deituta, erasoa salatzeko kontzentrazioa egin dute

Berak emandako ayahuasca substantzia hartuarazi eta gero egin zuen sexu abusua

Baztanen, emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta 47 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak. Gizona xaman lanetan zebilen, eta erritu bat egiteko landareekin egindako substantzia bat eman zion emakumeari. Erasotuak salatu duenez, substantziak eragindako nahasmen egoeraz baliatu zen xamana sexu abusuak egiteko. Erasoa salatzeko kontzentrazioa egin zuten atzo, hilaren 29an, Elizondoko plazan.

 

Gizasemea Madriletik etorria zen Baztango herri batera, “gorputzaren garbiketa zeremonia” bat ospatzeko zenbait emakumerekin eta saio bakoitzeko 80 euro kobratzen omen zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun