Izengaiek, besteak beste, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Europar Batasuneko herritarra izatea, adinez nagusia izatea, Gizarte Laneko titulua edukitzea, euskararen ezagutza (EGA edo baliokidea), B1 gida baimena eta auto propioa izatea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, ekainaren 14a bitarte (erregistroko ordutegian 09:00etatik 14:00etara). Bertze bideren baten bidez aurkeztu dutenek epea bukatu baino lehen, faxez edo posta elektronikoz jakinarazi beharko dute eskaera aurkeztu dutela (Baztango Udaleko fax zenbakia: 948452269; baztan@baztan.eus).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Izangaiek eskatutako tituluen egiaztagiriak, NANren kopia konpultsatua eta gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Agiriok jatorrizkoak izanen dira edo kopia kautotuak.