Egun horretako protagonistak erreginak eta saratsak (kantariak) dira, emaztekiak denak. Erreginak Urrutia eta Mardeau auzoetako neskatiko bana izaten dira. Eta horiekin batera ibiltzen dira saratsak. Gazte kuadrilla normalean puskak biltzen etxez etxe ibiltzen da. Baina aurten elizako gorapean bakarrik izan dira. Etxeko larrainetan nagusia leihora ateratzeko honako kanta kantatzen dute:
"Erregine ta saratsa
neskatxa eder garbosa.
Ela, ola etxekoandrea
atera zaite lehiora
leihora ez bada atera."
Ondotik pandero doinuekin batera erreginek jota bat dantzatzen dute. Etxeko nagusiek kantu eta dantzengatik sari ona ematen badu, erreginek eta saratsek bedeinkapen kopla betekin eskertzen dute:
"Zuk eman dakuzun horrekin
konpainak ere badaki
zuk eman dakuzun
diru horrekin
eginen dugu tortxa bi.
Tortxa hoiekin harie
harriek argizarie
hamalau mila aingeruekin
paradisue sartzaitez hile."
Baino sarik ez baduen ematen berriz, madarikazio kopla bat kantatzen diote.
"Utzan utzan ixilik
horren ez din dirurik
ordiaren bolsa zahar bat
zorri zuriz beterik.
Akio ta makio
lepazurre hausten balikio
Ibarber ta ni niniku
in arteraño
sendatu ez balakio"
Lortutako diruarekin merienda ederra eginen dute.