Udalerria transgenikorik gabeko eremu izendatzeak erranahi sinbolikoa du eta horren helburua genetikoki eraldatutako organismoetaz herritarrak eta erakunde publikoak ohartaraztea da.
Mozio berean udalaren eskumeneko eremu publikoetan (parkeetan, lorategietan, baratza publikoetan, errepide eta bideen kontserbazioan) glisofatorik ez erabiltzeko erabakia hartu zen eta udal establezimenduetan (ikastetxeak, egoitzak, administrazio publikoak, ekitaldi publikoak eta bestak, jantoki sozialak, ospitalea edo osasun zentroa....) ekoizpen ekologikoa tinko sustatu eta tokian tokiko produktu ekologikoen aldeko kontsumoa progresiboki bultzatzeko konpromisoa.
Akordioan heldu denez, transgenikoak eta glifosato herbizidaren erabilera mehatxu larria da laborantza eta elikadura jasangarriaren ikuspuntutik eta zer erranik ez osasun publikorako, eragin sozioekonomiko negatiboak ekartzeaz gain.
Alternatiba bezala, aintzat hartu beharko litzateke oinarri sozialeko nekazaritza eta abeltzaintza jasangarria, biztanleak landa eremuan finkatzen dituena, baliabide naturalak zaindu eta tokiko baliabideak baloratzen dituena, kalitatezko elikagaiak ekoiztea baitute helburu.