Baztan Ikastolako bigarren Tetratloia eginen dute maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 27a, 09:45

Asteazken eguerdian, igerian, mendi bizikletan, lasterkan eta irriskaketan ariko dira ikasle nahiz gurasoak

Joan den urtean bezala, maiatzaren 30ean goizeko 12etan Baztan Ikastolako 2. Tetratloia eginen dute. Lehendabizi 5. eta 6. mailako ikasleak arituko dira; eta ondotik, ekintza luzatu nahian, gurasoei luzatu diete aurten erronka, igerian, mendi bizikletan, lasterka eta irristaketan aritzeko.

Hauek izanen dira frogak bai ikasleendako, bai helduendako:

1. froga igeriketa 2 edo 4 luzera

2. froga BTT 500 metro inguru

3. froga lasterketa 100m

4. froga irristaketa 150m

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun