Elizondo Lanbide Eskola eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko ikasleek elkartrukea egin dute

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 23a, 06:58

Baionan, Eusko monetaren inguruko azalpenak jaso zituzten eta merkataritza ganbarako zuzendariaren aldetik mugaz gaindiko enpresen arteko harremanak bultzatzeko egiten ari diren jarduerak azaldu zizkieten

PyireneFP mugikortasun programaren barruan, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP ikastetxeko Erdi Maila Administraritza zikloko ikasleak, Baionan dagoen Bernart Etxepare lizeoarekin ikasketen elkartrukea egin dute.

 

Programa honen helburua gure ikasleen formakuntza hobetu eta atzerrirako harremana indartzea da eta mugaz beste aldeko hezkuntza sistema eta lan-mundua ezagutzea, beraien gaitasunak hobetuz.

Ikasketen elkar truke honetan, Komertzioko lizeoko ikasleak aste batez Elizondon egon ziren apirilak 23-27 eta gure Administraritza Erdi Mailako ikasleak, maiatzak 14-18an Baionan egon dira elkarren arteko ekintzak gauzatuz eta bi ikasketak amankomunean dituzten gaitasunak elkarrekin jorratuz. 

Elizondon gauzatu diren ekintzen artean, Baztango udaletxera bisita egin zuten Joseba Otondo alkatearen eskutik, Anizko Jauregia enpresa ezagutu zuten, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez merkataritza gida bat prestatu zuten eta taldean bideo grabazioak egiten ikasi zuten.

Baionan, Eusko monetaren inguruko azalpenak jaso zituzten eta merkataritza ganbarako zuzendariaren aldetik mugaz gaindiko enpresen arteko harremanak bultzatzeko egiten ari diren jarduerak azaldu zizkieten. Bukatzeko, hiru hizkuntza harremanetan zeuden trukaketa bat izanik, ikasleek merkataritza egoera batzuk antzeztu zituzten euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Azkeneko jarduera hau bideoan grabatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun