Joan den larunbatean, maiatzaren 12an, egin zuten sariak emateko ekitaldia eta Uxue Barkosek bederatzi lagun horien ahalegina, iraunkortasuna, ekintzailetza eta hobetzea nabarmendu zituen.
Saridunen lana ezagutzera eman eta balioetsi dute
Ekitaldia Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko Isabeldar Klaustroan egin zen. Bertan izan ziren Foru Gobernuko kide guztiak zein Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez, eta Gobernu Zentraleko delegatua, Carmen Alba, beste agintari batzuen artean.
Euskalerriko Txistulari Elkartea Nafarroako himnoa, "Tuterako jota" eta "Sagar dantza", Baztango inauterietako dantza jo zituen. Gurutzeak edo dominak ematerakoan ohikoa den Erdi Aroko dantza ikusi ahal izan zen eta musikaren zatia amaitzeko, "Belauntxingo"ko bi dantzarik emanaldia eskaini zuten.
Sariak banatzearekin batera, saridunen lana ezagutzera eman zuten. Besteak beste, Mirentxu Oiartzabal Irigoien endokrinologoaren "kezka pertsonal eta solidarioa, Nafarroako haur eta gazte diabetikoen Guraso Elkartearen bultzatzaile bezala eta osasun unibertsalerako eskubidearen defendatzaile moduan" nabarmendu zituen.