Gasnagintza ikastaroa eskainiko dute Elizondon, maiatzaren 12an

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 11a, 16:38

Bertzeak bertze esnea egosten, gatzagia ematen, mamitzen, geruza kentzen eta mamia zimitzan sartzen ikasiko dute.

Elizondoko Autxitxia gasnategian dute hitzordua, 10:30etik 13:30era

Hazitik Hozie, Jo ala Jo, Anizko elkartea, Legate elkartea, EHNE eta Baztango Udalak antolatuta, Gasnagintza ikastaroa izanen dute maiatzaren 12an, larunbatean Elizondoko Autxitxia gasnategian. 10:30etik 13:30era bitarte bilduko dira, Ramon Agirre gasnagilea irakasle dutela.

Izena emateko Autxitxia gasnategira hurbildu edo hazitikhozie1@gmail.com helbidera idatz daiteke. Parte-hartzaileek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta bertzeak bertze esnea egosten, gatzagia ematen, mamitzen, geruza kentzen eta mamia zimitzan sartzen ikasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun