Iratxeko akziodunek, Abraham Santos eta Guillermo Perez mankomunatuek, Lorena Sanchez zuzendariak, Juan Cruz Iriarte Baztango udal ordezkariak eta Iratxeko hornitzaile eta langileek inaugurazioan parte hartu dute.
Aurkezpena Guillermo Perez Azcona mankomunatuak eta Lorea Sanchez zuzendariak bideratu dute. Iratxe beilatokiaren ibilbidea goraipatu eta azken 40 urteotan berrikuntzen alde egin duten apustua nabarmentzearekin batera, Iratxek zaharberritze honetarako izan duen ilusioa azaleratu dute.