Azken kasu honetan ibilbide osoa egin beharko dute bizikletan. «Gero eta gehiago ikusten dira eta aukera denei zabaldu nahi diegu», aipatu dute antolatzaileek. Maiatzaren 15ean akituko da izena emateko epea www.herrikrosa.eus webgunean.
Herritik abiatuta, inguruko mendietan barna ibiliko dira korrikalari eta txirrindulariak. «Baztango bailaran eta inguruan mendiak eta kirolak gaur egun duten arrakastak bultzatuta herriko gazte batzuk animatu gara kirol jarduera ttiki hau aitzinerat ateratzera. Noski, ezinezkoa izanen litzateke hau gainontzeko hainbat eta hainbat herritarren laguntzarik gabe. Herriko enpresa eta komertzioen babesa ere izan dute», aipatu digu Gorka Urtasunek, antolatzaileen izenean.
Ibilbidea ezagutzera emateko, apirilaren 4an ateraldia ere antolatu zuten eta parte hartu zutenek aski gustora gelditu ziren ikusitakoarekin: «Edonork egiteko moduko ibilbidea da, aski polita!», zioten.
Egun osoko egitaraua
Proba goizean goiz hasiko dela baliatuz, egun osoko egitaraua antolatu dute Iruritan. Eguerdian paellada izanen da parte-hartzaileentzat eta nahi duen guztiarentzat. Arratsaldean haurrendako duatloia izanen dute eta 17:00etan laxoa txapelketako partida.