Orabideko Kortariko Bordako Infernuko gazta saritu dute Idiazabalen

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 9a, 07:46

Saridunak Idiazabalen. Tartean, Kortariko Bordako Julen Arburua.

Bosgarren saria lortu zuen maiatzaren 5 eta 6an egindako Euskal Gaztaren Azokan

Maiatzaren 5 eta 6an Euskal Gaztaren Azoka ospatu zen Idiazabalen. Larunbatean egun osoan zehar ekitaldiak burutu ziren. Igandean ere, etengabeko ekintzak burutu ziren azokarako prestatutako guneetan. Aurtengo artzain omenduak, Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu, Olazargibel baserrikoak izan dira, Joseba Baez gaztagile oiharekin batera.

 

Kortariko Borda sarituen artean

Sarituei dagokionez, honakoak izan dira:

1. Saria:  Goiburu (Idiazabal). Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Diputatuak eman dio.

2. Saria: Jexux Aranburu (Idiazabal), Ikerne Zuloaga, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzako Zuzendaria eman dio.

3. Saria: Mausitxa (Elgoibar). Albert Batalla, La Seu d’Urgelleko Alkateak eman dio.

4. Saria: Albi (Arruazu, Sakana, Nafarroa). Joxe Mari Ustarroz, Idiazabalgo Jatorri izendapeneko Lehendakariak eman dio.

5. Saria: Infernuko gazta (Lekaroz, Nafarroa). Montse Delgado, Idiazabalgo Udaleko Zinegotziak eman dio.

Gazta sarituak txapelketa herrikoi baten bitartez aukeratu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun