Aipatu behar da, adibidez, mus txapelketan 16 bikote izan zirela, eta bikote hauek bertako erresidente batek eta senide edo herriko barride batek osatuta zeudela, harremanak sustatzeko asmoarekin.
Sariak ere banatu zituzten. Seien txapelketan, Marina Remiro izan zen irabazle, Paco Zabalza bigarren, Felix Ugarte hirugarren eta Adelaida Ascunce laugarren.
Musean, Felipe Santamaria eta Jesus Etxeberriak irabazi zieten finalean, Txeli Arretxea eta Agustin Arretxeari. Juanito Larre eta Jesus Gaztanbide hirugarren izan ziren eta Ignacio Elizetxe eta Francisco Larunbe laugarren.
Sari berezi bat ere eman zioten musean jokatu duen erresidente emakume bakarrari, Maite Sagastibeltzari.