Mikro-ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 3a, 16:04
Mikro-ipuin lehiaketako D ereduko ikasle sarituak

Lekarozko institutuan egin dute sari banaketa, gaur goizean

Gaur goizean Euskokultur Fundazioak eta Pamiela argitaletxeak, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren laguntzaz, antolaturiko mikro-ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte, Lekarozko institutuan. Lehiaketako saridunen artean, Pulunpa eskolako Aratz Elizalde zubietarrak eta Rikardo Baroja eskolako June Iguiñizek, Lehen Hezkuntzako kategorian, Ohorezko Aipamena lortu dute.

 

Era berean, Bigarren Hezkuntzakoen artean Lekaroz DBHI ikastetxeko Xabier Lopez Zabaletak lehendabiziko saria eskuratu du. Saritutako egileek diploma eta Pamiela argitaletxearen liburu sorta bana jaso dute, ikastetxean egin den ekitaldian. Zuriñe Hidalgoren bisita izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun