erran.eus

Zigatarrek San Markos eguna ospatu zuten apirilaren 28an

  Gizartea  Baztan  Ziga

Zigatarrek San Markos eguna ospatu zuten apirilaren 28an Zigatarrak San Markos ermitan, larunbatean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Jakina da Zigan, San Lorenzo eliza ezaguna den eraikina dela. Aunitzek, Baztango Katedrala izena ematen diote. Baina, herriak berak, hiru ermita ditu Zigako leku desberdinetan banatuak. Pilarika ermita, Egozkuko parajetan dagoena, San Andres ermita, Zigaurreko auzoan dagoena eta San Markos ermita, Auzkuko parajetakoa.  Larunbatean, herritarrek urteroko ohiturari jarraituz, San Markos ermitaraino ailegatzeko, oinezkoa bidea egin eta ondotik meza entzuteko aukera izan zuten. Datorrenean, urriko denboran, Pilarikako ermitaren txanda izanen da. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa