Kortariko Infernuko Gazta Espainiako gazta lehiaketako finalean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 1a, 11:45

Julen Arburua, Kortariko gazta mozten

Gazta onduen kategorian sailkatu da Baztango gazta ezaguna

Maiatzaren 7tik 10era bitarte Gourmet Feriaren 32. edizioa izanen dira Madrilen. Egun horietako janari eta edari dastaketen artean Espainia mailako gaztarik onena aukeratuko dute. Lehiaketa horretako finalerako ardi gazta egiten duten sei ekoizle sailkatu dira. Horien artean Kortariko Infernuko Gazta sailkatu da, gazta onduen kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun