Baztango Udalak ikasketa akabailako lanak egiteko ematen duen beka Uhaina Apezetxek jasoko du

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 29a, 10:45
Udal ordezkariak eta joan den urteko onuradunetako bi aurkezpenean.

Baztango Udalak, berriz ere, Baztan ikergai duten ikasketa akaberako proiektu edo lanak egiteko diru-laguntza deialdia egin zuen. Eskaera bakarra jaso zuten, Erratzuko Uhaina Apezetxerena, zehazki.
Eskaera egiteko baldintzak betetzen dituenez, eta epaimahaiak ontzat eman duenez, Udalak diruz laguntzea onartu du. Hori horrela, 500 euroko laguntza jasoko du. Lan horren bidez, emakume atzerritarrek Baztanen duten egoera aztertuko du, genero perspektatiba ardatz duela.

Laguntza horren helburu nagusia gazteak beraien ikasketekin Baztanen alde inplikatzeko eginahala da. Horretarako, etorkizuna gazteen eskutik heldu dela aintzat hartuz, Udalak eskua eskaintzeko apustua egin du bertze urte batez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun