Kantu afaria izanen dute Amaiurko Gaztelu Elkartean, maiatzaren 19an

‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa

Otsondo barride elkarteak antolaturik maiatzaren 19an, larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkartean kantu afaria izanen dute. 21:30ean izanen dute hitzordua eta  ‘Asteazkenekuak’ eta Santxotena akordeoilariak alaituko dute giroa.

 

Txartelak Amaiurko Gaztelu ostatuan paratu dituzte salgai, 25€tan. Maiatzaren 14ra arte eskura daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun