Liburuaren Eguna ospatu dute Elizondoko eskola publikoan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 26a, 06:57
Hainbat ekintzarekin ospatu zuten Liburuaren Eguna Elizondoko eskolan.

Pasa den astelehenean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatu genuen Elizondoko eskolan. Egun osoan zehar ekintzak burutu zituzten. Hasteko, ikasleek etxetik ekarritako liburuekin merkatu bat osatu zuten liburuak elkartrukatzeko. Ondotik ikasle bakoitzak liburu markatzaile bat egin zuen. Tartean, gela bakoitzak bere liburu kuttunekin sortutako hostoekin eskolako literatura zuhaitza osatu zuten. Eguna borobiltzeko bikotekako irakurketa saioa burutu zuten, handienek txikienei ipuinak irakurriz eta elkarrekin momentu goxoak partekatuz. «Egun xarmanta pasatu genuen, ikasle zein irakasleok gozatu ederra hartuz!», diote eskolatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun