Jolasean musikalaren bi emanaldi arrakastatsu eskaini dituzte asteburuan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 24a, 15:53
Heldu nahiz ttikiak, ikuskizun bikaina eskaini zuten. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Larunbateko eta igandeko saioetarako sarrera guztiak saldu ziren

Elizondoko Abesbatzak, 2017an, 75. urteurrenaren harira, Josu Elberdin konpositore pasaitarrarekin bi tailer antolatu zituen: bata haurren abesbatzarekin; eta bertzea helduekin. Tailer horien ondotik, lan handi bat taularatzeko ideia sortu zen. Hari horri tiraka prestaturiko musikala da Jolasean. Apirilaren 21ean, larunbatean Elizondoko Baztan Pilotalekuan antolatu zuten lehen emanaldia eta sarrera guztiak saldu zirela ikusirik, biharamunean, hilaren 22an, ordu eta toki berean, berriz eskaintzea erabaki zuten. Bigarren emanaldian ere lepo bete zen Baztan pilotalekua. Ikus-entzuleak kontent txoratzen atera ziren bi emanaldietatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun