Liburuaren Eguna ospatu dute lehen aldiz Anizen

Maitane Maritorena 2018ko api. 23a, 15:14

Apirilaren 23a liburuaren eguna dela aprobetxatuz, aitzineko egunean, apirilaren 22an igandean, Anizko lehenbiziko liburuaren eguna ospatu da.  Goizean material birtziklagarriarekin liburu handi bat egin dute eta liburuaren barneko aldea pintatzen aritu dira. Arratsaldean berriz, Jauregiko Joxe Juakinek lehengo Anizko kontu xaharrak kontatu ditu: eskola kontuak. lehengo jostetak... Haurrak ez ezik, helduak ere joan dira lehengo kontuak aditzerat. Ondotik Indeko Frantxixkak ipuinak kontatu dizkie haurrei.  Akitzeko, liburuxka ttipi bat osatu dute haur guztiek egindako marrazkiekin eta etxetik ekarritako liburuen trukaketa egin dute. Ea heldu den urtean II.liburuaren eguna ospatzen dugun!!Argazkiak: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun