Ameli eta xirrikituen jostunen istoria emanaldia izanen dute astelehenean 17:30ean liburutegian
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 23an, heldu den astelehen arratsaldeko 5:30ean Ameli eta xirrikituen jostunen istoria haurrendako ipuin musikatua eskainiko dute Baztango liburutegi publikoan. Baztango Udalak antolatu du ekimena eta sarrera doan izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.