Hondakin bilketa plan berriaren inguruan informatzeko bilerak eginen ditu Baztango Udalak datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 20a, 13:43

Herriz herri eginen dituzte, apirilaren 24tik maiatzaren 4ra 

2017-2027 urte bitarterako Nafarroan onartu den Hondakinen Planak planteatzen dituen helburuak betetze bidean, gure eskualdean sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetu eta birziklapen tasak hobetzeko asmoz, gai organikoaren kudeaketarako plan baten diseinuan aritu dira azken hilabeteetan Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Baztango Udala eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateak kanpoko aholkularitza baten laguntzaz. Plan honen nondik norakoak eta gurean eragingo dituen aldaketen ingurukoak kontatzeko bilkura informatiboak deitu ditu Baztango Udalak bailarako herri guztietan datozen egunetarako.

Hauek izanen dira herri bakoitzean deituriko bilkuren egun eta ordutegiak:

 

ELIZONDO-ELBETE: Apirilak 24, asteartea, 18:00etan Arizkunenean

ANIZ: Apirilak 24, asteartea, 20:00etan elkartean.

IRURITA: Apirilak 25, asteazkena, 18:00etan gizarte bilgunean

GARTZAIN: Apirilak 25, asteazkena, 19:30ean eskolan

LEKAROZ: Apirilak 26, ortzeguna, 18:00etan elkartean

ARRAIOZ: Apirilak 26, ortzeguna, 20:00etan elkartean

ARIZKUN: Apirilak 27, ortziralea, 18:00etan medikuaren etxean

ERRATZU: Apirilak 27, ortziralea, 20:00etan lixutegian

ZIGA: Maiatzak 2, asteazkena, 18:00etan eskolan

ORONOZ: Maiatzak 2, asteazkena, 20:00etan batzartegian

BERROETA: Maiatzak 3, ortzeguna, 18:00etan batzartegian

ALMANDOZ: Maiatzak 3, ortzeguna, 20:00etan batzartegian

AZPILKUETA: Maiatzak 4 ortzirala, 18:00etan elkartean

AMAIUR: Maiatzak 4, ortzirala, 20:00etan elkartean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun