Arizkungo besten harira ospatzen den Arizkun Rock ekitaldirako musika taldeak zein izanen diren iragartzen duen kartela atera berri dute. Kaotiko eta Sofokaos taldearen eta Tirri&Tery DJaren emanaldiek girotuko dute jaialdia. Ekainaren 22an, ortziralean, 23:00etan hasiko dira kontzertuak eta sartzea dohainik izanen da.
Kontzertuak ikustera joaten diren besta zaleek ogitartekoak afaltzeko aukera eta besta egin nahi dutenek Lamiarrietako Futbol Zelaian (oinez Arizkunetik 5 minututara) akanpatzeko tokia izanen dute.